Iratxe Sorzabal
Iratxe Sorzabal | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Irun, 1971ko azaroaren 6a (53 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | ETA member (en) ![]() |
Kidetza | Euskadi Ta Askatasuna |
Iratxe Sorzabal Díez (Irun, 1971ko azaroaren 6a) euskal militantea eta presoa da. ETA euskal erakunde armatuaren azken urteetan, haren politika aparatuko arduraduna izatea egotzi zion Espainiak.[1] Hari eta David Plari egotzi zien, halaber, behin betiko armak uzteko ETAren azken komunikatua irakurri izana[2] eta zenbait atentatu ahaleginetan aritzea.
ETArekin harremana zuelakoan, 1997an eta 2015ean atxilotu zuten, azken hori Baigorrin, eta hainbat atentatu leporatu. Aldiz, 2025ean, espainiar auzitegiek ebatzi dute atentatu akusazioek ez zutela funtsik, aitortu ondotik Sorzabalek, hasieratik salatu zuen bezala eta judizialki frogatu zenez, Guardia Zibilaren torturapean egin zituela adierazpenak. Urte luzez, irmo borrokatu da ofizialki onar dadin torturak pairatu zituela.
Politikan konprometitua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorzabal Herri Batasunako parlamentaria izan zen, eta Gipuzkoako Amnistiaren Aldeko Batzordeen arduradun lanetan aritu zen.[3]
Jazarpena eta atxiloketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1997an Frantziako estatuan atxilotu zuten, eta Espainiara estraditatu. 2015ean, Público espainiar egunkariak hiru hilketa egotzi zizkion, artikulu berean onartu arren 1999ko urrian Espainiako Auzitegi Nazionalak kargurik gabe aske utzi zuela.[4] Jada kalean zela, 2001ean, Guardia Zibilak Sorzabal atxilotu zuen berriz Hernanin, eta torturak jasan zituen,[5] atxiloketaren ondotik azaldu ere zuen bezala, tartean zirela elektrodoak, gorputzean zauri argiak utzi zizkiotenak, eta sexu abusuak. Horregatik, ospitalera eraman behar izan zuten. Jasandako zaurien hamar argazki plazaratu ziren.[6]
2015eko irailean Baigorrin atxilotu zuten,[2] eta Frantzian kartzelaturik egonik, estraditatzeko Espainiaren hiru euroagindu izan zituen, hiruretako batek ere aurrera egin ez bazuen ere. Izan ere, auzitegiko adituek ondutako txostenek egiaztatu zuten torturak jasan zituela Guardia Zibilaren eskuetan,[7] Istanbulgo Protokoloa aplikatuz.[8] 2019ko otsailaren 5ean, Pariseko Dei Auzitegiak errudun jo zuen ekintza terroristan aritzeaz David Plarekin batera, eta ez zuen kontsideratu ETAko buruzagi zirela, froga nahikorik ez zegoelakoan. Zazpi urteko espetxe zigorra jaso zuen horregatik eta, behin Frantziako espetxealdia igarota (gehienez 10 urte), estatu horretatik kanporatua behar zuen.[9]
2020ko otsailean, haren kontrako laugarren euroagindu bat aztertu zen.[7] 2020ko abenduaren 16an, oraingoan, Pariseko Dei Auzitegiak ukatu egin zuen Sorzabalen estradizio agindua, eta epaileak sinesgarritasuna eman zion haren tortura testigantzari.[10] Hargatik, geroago, Frantziak kontraesankor jokatu zuen, eta Sorzabal espainiar agintarien eskuetan utzi zuen aldiz batez: 2022ko otsailaren 8an, Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu zuen. Nazioarteko bakegintzako ordezkari talde batek, Brian Currin tartean, eskatu zuen epaileek kontua har zezatela ETAren indarkeria amaitzen egin zuen ekarpena.[11] 2022ko irailaren 9an, Etxerat elkarteak jakinarazi zuen Frantziatik Iratxe Sorzabal Espainiaratu zutela, eta Estremera presondegian sartu zutela.[12] 2025eko apirilean, Pariseko Dei Auzitegia informazioa eskatu zion Espainiako Auzitegi Nazionalari Ramón Doral ertzainaren hilketan izan zezakeen rolaz eta haren tortura salaketak ikertu zituzten. Une horretan, Sorzabal Arabako Zaballa espetxean zegoen kartzelatua.[13]
ETAren mintzakide Oslon
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aieteko Adierazpenaren ondotik, 2011n, Sorzabal Norvegiako Oslora joan zen David Plarekin batera ETAren mintzakide lanetan Espainiako Gobernuarekin elkarrizketak izateko. Sorzabalen hitzetan, harreman iraunkorra izan zuten orduan Nazioarteko Egiaztatze Batzordearekin. Norvegiako Gobernuak babesa eman zion konponbide ahalegin horri. Sorzabalek azaldu zuenez, ordea, hamabost hilabetez Oslon ez atzera ez aurrera gelditu ziren mintzakideok.[14]
Espainiako gobernuaren aldaketak, PPko Mariano Rajoy Espainiako presidententetzara eramanez, ez zuen elkarrizketetako aldeen arteko ulermena hobetu.[14] 2013ko martxoan, Norvegiako Gobernuak ETAren mintzakide ziren Josu Urrutikoetxea, David Pla eta Iratxe Sorzabal herrialdetik kanporatu zituen. SER irrati katearen arabera, «uko egin ziotelako desarmatzeari eta desegiteari» eta Espainiako zein Frantziako gobernuen presiopean.[15]
Torturaren salaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1999ko urrian, Frantziak Espainiara kanporatu zuen Sorzabal, eta hori torturatua izateko arriskuz egin zuelako demanda bat aurkeztu zuen Frantziaren kontra, baina 2005ean, Nazio Batuen Torturaren Aurkako Komiteak ez zuen onartu Torturaren Aurkako Konbentzioko 3. artikulua urratu zela kasu horretan.[16] 2015ean Baigorrin atxilotu ondotik, Frantzian estradizioaren auzia aztertzen ari zirela, 2019an, IRCT Torturaren Biktimak Birgaitzeko Nazioarteko Batzordeak adierazpen bat argitaratu zuen, torturari ezikusia egiteak dakartzan arriskuez, Iratxe Sorzabalen kasu egiaztatua gogora ekarriz.[17]
2020ko abenduaren 16an, oraingoan, Pariseko Dei Auzitegiak ukatu egin zuen Sorzabalen estradizio agindua, eta epaileak sinesgarritasuna eman zion haren tortura testigantzari. Hori izan zen Frantziako Justiziak euroagindu bati torturagatik uko egin zion lehen aldia.[10] Hargatik, geroago espainiar agintarien eskuetan geratu zen. 2022ko otsailaren 8an, Espainiako Auzitegi Nazionalean berretsi egin zuen torturapean deklaratu zuela bere buruaren kontra.[18][19] Hala izanik ere, 2022ko otsailaren 22an, Auzitegi Nazionalak 24 urteko espetxe zigorra ezarri zion torturapeko adierazpenetan soilik oinarriturik,[20] adieraziz "ez d[el]a egiaztatu torturatu zutela"[21] eta 1996an Gijónen bertako auzitegi baten kontra atentatu bat egitea egotzita, baita farmazia baten kontra eraso egiten saiatzeagatik, berberak ukatua, adieraziz torturapean atera ziotela deklarazio hori.[22]
Defentsak helegitea jarri zion sententziari, Auzitegi Gorenera gora joz. Aldiz, espainiar epaitegi horrek berretsi egin zuen Auzitegi Nazionalaren erabakia, eta urte bi inguru geroago Auzitegi Konstituzionalak itxi egin zuen erabakia berrikusteko aukera, babes helegitea ukatuz.[23]
Espainiako absoluzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenak (2025)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2025eko apirilaren 4an, epaiketan astetan luzatu ondotik, Espainiako Auzitegi Nazionalak errugabe epaitu zuen Alacanteko Aireportuan 1995ean lehergailu bat jartzetik, frogak ez daudelakoan. Epaiketa saioetan, Iratxe Sorzabalek berriz azaldu zituen pairaturiko torturak, baina epaileak entzungor egin zien eta ez zuen gaiaz ezer aipatu azken epaian.[24] Izan ere, Alfonso Guevara epaimahaiburuak etengabe moztu zuen Sorzabalen eta Benito Morentín auzitegiko adituaren lekukotza, aditzera emanez nahikoa entzun zuela gaiaz.[25]
Bestela joan ziren gauzak hurrengo hilabetean: 2025eko maiatzaren 5ean, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoak absolbitu egin zuen Sorzabal 1995ean Irunen lehergailu bat jartzetik. Espainiar Auzitegi horrek aitortu zuen Sorzabalen autoinkulpazioak, 2001ean Guardia Zibilaren eskuetan atxiloturik zela Sorzabalek idatziak, ez zuela baliorik, adierazpenok akusatuaren oinarrizko eskubideak urratuta eta tratu txarren bidez lortu zirelako, alegia, elektrodoak aplikatuta, besteak beste.[26][27]
Erreakzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herriko Torturatuen Sareak torturaren ondorio penalen inguruan erantzukizun publikoa hartzeko eskatu zuen. Donostian egin agerraldian, Sareak Espainiako Auzitegi Nazionalak Sorzabal absolbitu izana «berri ona» dela iritzi zion sareak. Tortura aitortzeko eta erreparazioa emateko bidean epai horrek «mugarri bat» izan behar zuela azpimarratu zuten.[28] Iratxe Urizar Giza Eskubideen Behatokiko kideak adierazi zuen tortura estatu praktika «sistematiko bat izan dela, kondenak eusteko tresna ezinbestekoa», eta balio izan duela espetxe zigor larriak ezartzeko».[29] Auzitegi Nazionalari leporatu zion «urte luzez tortura onetsita lan egin duen salbuespenezko epaitegi antiterrorista» izatea.[30] Eskatu zuen torturatzaileak identifikatzeko, eta salaketa jartzeko aukera aztertzen ari zirela esan zuen. Justiziaren bila, aditzera eman zuen nazioarteko bidea hartuko zutela.[31]
Egiari Zor elkarteak azaldu zuen espero zuela euskal erakundeek erantzun irmoa ematea, «horrelako gertakariak ez naturalizatzeko».[31] Sortu alderdiak, bestalde, adierazi zuen Sorzabali egin torturen inguruko sententzia horrek «inflexio puntua» behar zuela, gaineratuz «tortura posible izan da sistemikoa izan delako. Milaka Iratxe daude Euskal Herrian».[32] Eusko Jaurlaritzako eledun Maria Ubarretxenak, bere aldetik, adierazi zuen Sorzabali buruzko epaia garrantzizkoa zela giza eskubideak aitortzeko, eta Gogora Institutuan jorratu beharko zela.[33]
Elkartasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Atxiloaldiak eta haren tortura salaketak hasi zirenetik, hainbat elkarretaratze eta elkartasun ekintza antolatu izan dira Sorzabalen sostengu eta babesean, batzuetan sorterrian bertan. 2015ean atxilotu zutenean, Irunen atxiloketaren kontrako manifestazioa egin zen, San Juan Plazatik abiatuta.[34] 2018an, 241 pertsonak baino gehiagok babesa adierazi zioten idatzizko zerrenda batean haren aldeko manifestazio bati.[35] 2019an, epaitzen ari zirelarik, Irunen elkarretaratzea egin zen hari elkartasuna adierazteko eta, aldi berean, 40 pertsona joan ziren Parisera beren babesaz bera eta David Pla sostengatzeko.[36]
2025eko otsailean, elkarretaratze bat egin zen Irungo San Juan Plazan.[37] Hurrengo hilabetean, Euskal Herriko Bilgune Feministak elkartasun osoa adierazi zion Hernanin egin bilkuran, baita «justizia, memoria, aitortza eta erreparazioa» eskatu ere.[38] I
Sorzabal zineman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tortura bizipenen inguruan eta, horri loturik, amarekin izan duen harremanean oinarriturik, Bi arnas dokumentala filmatu eta estreinatu zen Irunen 2022ko maiatzaren 22an.[39] 2023ko martxoaren 14an Kataluniako TV3 kateak Bi arnas dokumentala eman zuen.[40]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Iratxe Sorzabal, David Pla, Pantxoa Flores eta Ramon Sagarzazu, atxilo» Berria 2015-09-23.
- ↑ a b (Ingelesez) «France: Alleged leaders of Basque separatist group ETA David Pla and Iratxe Sorzabal arrested» International Business Times UK 2015-09-22 (kontsulta data: 2020-02-18).
- ↑ lehenetsia, Gune. (2015-09-22). «Iratxe Sorzabal irundarra atxilotu dute Baigorrin» Bidasoko Hitza (kontsulta data: 2025-05-17).
- ↑ «Iratxe Sorzabal, una líder de ETA con tres asesinatos a sus espaldas» www.publico.es (kontsulta data: 2022-05-23).
- ↑ ««Gure esku zegoen guztia egin genuen konponbidearen alde»» www.naiz.eus 2021-10-20 (kontsulta data: 2025-05-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-02-22). «Sorzabal, condenada a 24 años por la AN: «No ha quedado plenamente acreditada tortura»» naiz: (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-15). «La Justicia francesa abordará la cuarta euroorden contra Sorzabal con la tortura de telón de fondo» naiz: (kontsulta data: 2020-02-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2025-05-10). «Sorzabal: admitir lo evidente tras 24 años insistiendo y muchos juicios» GARA (kontsulta data: 2025-05-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) EFE, RTVE es /. (2019-02-05). «La justicia francesa condena a los etarras Iratxe Sorzábal y David Pla a siete y cinco años de cárcel, respectivamente» RTVE.es (kontsulta data: 2025-05-12).
- ↑ a b Iribarren, Maddi Ane Txoperena. «Parisko Dei Auzitegiak gibelera bota du Iratxe Sorzabalen aurkako euroagindua» Berria (kontsulta data: 2020-12-18).
- ↑ «Sorzabalek ETAren indarkeriaren amaiera babestu zuela aintzat hartzeko eskatu diote Auzitegi Nazionalari» EITB 2022-02-06 (kontsulta data: 2022-05-23).
- ↑ Gorraiz, Uxue Rey. «Iratxe Sorzabal euskal presoa Espainiaratu du Frantziak» Berria (kontsulta data: 2022-09-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) EFE, NTM /. (2025-04-23). «Francia pide aclaraciones por la euroorden de la exmiembro de ETA Iratxe Sorzabal por asesinar a un erztaina» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2025-05-10).
- ↑ a b ««Gure esku zegoen guztia egin genuen konponbidearen alde»» www.naiz.eus 2021-10-20 (kontsulta data: 2025-05-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Noruega expulsa a los jefes de ETA por el fracaso de las negociaciones» EITB (kontsulta data: 2025-05-09).
- ↑ «Iratxe Sorzabal Diaz v. France, Decision, 3 May 2005, Committee Against Torture (CAT)» www.worldcourts.com (kontsulta data: 2022-05-25).
- ↑ (Frantsesez) IRCT, Sureka Murray. (2019). Déclaration dans l'affaire Iratxe Sorzabal Diaz : Dangers d'ignorer les preuves de torture dans les mandats d'arrêt européens. .
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-02-07). «Sorzabal: «Me autoinculpé, con el infierno que me hicieron pasar no podía hacer otra cosa»» naiz: (kontsulta data: 2022-02-08).
- ↑ elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2022-02-08). «Torturapeko deklarazioak, Iratxe Sorzabalen kontrako froga bakarra» Kazeta.eus (kontsulta data: 2022-02-23).
- ↑ (Frantsesez) Agirrezabal*, Aitor. (2022-02-08). «Les aveux sous la torture, seule preuve contre Iratxe Sorzabal» www.mediabask.eus (kontsulta data: 2025-05-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-02-22). «Sorzabal, condenada a 24 años por la AN: «No ha quedado plenamente acreditada tortura»» naiz: (kontsulta data: 2022-02-23).
- ↑ Iribarren, Maddi Ane Txoperena. «24 urteko espetxe zigorra ezarri diote Iratxe Sorzabali» Berria (kontsulta data: 2022-05-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2025-05-10). «Sorzabal: admitir lo evidente tras 24 años insistiendo y muchos juicios» GARA (kontsulta data: 2025-05-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2025-04-04). «La Audiencia Nacional absuelve a Iratxe Sorzabal pero omite sus denuncias de torturas» naiz: (kontsulta data: 2025-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2025-05-10). «Sorzabal: admitir lo evidente tras 24 años insistiendo y muchos juicios» GARA (kontsulta data: 2025-05-10).
- ↑ «Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabal absolbitu du, Guardia Zibilak "tratu ankerrak" eman zizkiola aitortua» EITB 2025-05-08 (kontsulta data: 2025-05-09).
- ↑ «Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabal absolbitu du, «tratu gizagabea» jasan zuela aitortuta» Berria 2025-05-08 (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑ «Torturaren ondorio penalen inguruan erantzukizun publikoa hartzeko eskatu du Euskal Herriko Torturatuen Sareak» Berria 2025-05-17 (kontsulta data: 2025-05-21).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2025-05-10). «Egiari Zor: «Sorzabalen kasuaren epaia historikoa da bere edukiagatik eta irmotasunagatik»» naiz: (kontsulta data: 2025-05-26).
- ↑ «Egiari Zor-ek eta GEBehatokiak «historikotzat» jo dute Sorzabalen auziko epaia, eta justizia eskuratzeko lan egingo dute» Berria 2025-05-10 (kontsulta data: 2025-05-25).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) N.G, EFE. (2025-05-10). «Iratxe Sorzabalen aurkako torturei buruz erabakiko du Estrasburgoko Auzitegiak» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2025-05-21).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2025-05-09). «Sortu: «Tortura posible izan da sistemikoa izan delako. Milaka Iratxe daude Euskal Herrian»» naiz: (kontsulta data: 2025-05-21).
- ↑ «Jaurlaritzak erantzun du Sorzabalen epaia Gogora-n jorratu beharko dela» Berria 2025-05-13 (kontsulta data: 2025-05-21).
- ↑ lehenetsia, Gune. (2015-09-22). «Iratxe Sorzabal irundarra atxilotu dute Baigorrin» Bidasoko Hitza (kontsulta data: 2025-05-17).
- ↑ «Actualización de la lista de adhesiones en apoyo a la manifestación que se celebrará el sábado en solidaridad con la presa política irundarra Iratxe Sorzabal | Angula Berria» www.angulaberria.info (kontsulta data: 2025-05-12).
- ↑ «La solidaridad hacia Iratxe llega a Paris | Angula Berria» www.angulaberria.info (kontsulta data: 2025-05-12).
- ↑ «Iratxe Sorzabal preso politikoaren absoluzioa eskatu dute Irunen» Argia (kontsulta data: 2025-05-12).
- ↑ «Euskal Herriko Bilgune Feministak babesa adierazi dio Iratxe Sorzabali - Hernani» Kronika.eus (kontsulta data: 2025-05-12).
- ↑ elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2022-05-13). «Iratxe Sorzabalek jasan torturei buruzko ‘Bi arnas’ dokumentala estreinatuko dute Irunen» Kazeta.eus (kontsulta data: 2022-05-22).
- ↑ Urkizu, Urtzi. «'Bi arnas' TV3en, martxoan» Berria (kontsulta data: 2023-05-12).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iratxe Sorzabali buruzko berriak Bidasoko Hitza aldizkarian
- Benito Morentin auzitegiko adituaren elkarrizketa (Naiz agerkaria)
- Torturaren Aurkako Hitzarmena (euskarazko itzulpena)
![]() |
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |